Gure lubrifikatzaile hozgarriak, uretan disolbagarriak, metal ez-ferrosoen, aluminioaren eta aleazio handiko altzairuen produkzio mekanikorako erabiltzeko garatu dira. Disoluzio horiek pH egonkorra dute, eta mikrobakterio-infekzioen aurka babestuta daude.
Gehigarri egokiak erabiliz, aparra eratzeko joera txikitu, ihes-olioak xurgatu eta erreminten iraupena handitu egiten da mekanizazio-prozesuan.
- METACOOLBBBKlororik, bororik, aminarik eta formaldehidorik gabea. Aluminioaren, altzairuaren eta metal ez-ferrosoen mekanizaziorako bereziki gomendatua. Metalen inhibitzailearekin.
- METACOOLSEHKlororik eta bigarren mailako aminarik gabea. Burdinurtu gris eta nodularraren, aluminioaren, brontzearen, altzairuen, herdoilgaitzen eta antzeko materialen mekanizazio ertain eta zaileko eragiketak egiteko.
- METACOOLAFS-COBLubrifikatzaile hozgarri sintetikoa, kobaltoaren inhibitzailearekin, metal gogorreko ebaketa-erremintak artezteko eta zorrozteko bereziki gomendatua.
- METACOOLAFEKlororik, bororik, aminarik eta formaldehidorik gabea. Aluminio aeronautikoen, titanioaren, Inconelen eta beste material exotikoen mekanizaziorako gomendatua.
- METACOOLRSKLubrifikatzaile hozgarri sintetikoa, klororik gabea, altzairu mota guztien artezketarako bereziki gomendatua.