Txirbil-harroketarekin, olio osoak

Olio puruak potentzia handiko ebaketarako daude diseinatuta, eta funtzionamendu segurua emateaz gain, luze erabil daitezke. Txirbil-harroketa guztietarako ezin hobea da, baita gaitzenerako ere, eta presio handien peko metal gogorrak zuzentzeko.

Ohiko prozesu guztietan erabil daiteke, hala nola dekoletajean, zulaketa sakonetan, brotxaketan, artezketan eta fresaketan.

Produktu sorta handia dago; besteak beste, MQLrako (mikrolainoztatzea) olioak ere daude.

  • METACON620
    Ebaketa-olioa, klororik eta metal astunik gabea, aluminioaren eta aleazio ertain eta handiko altzairuen mekanizaziorako. Eragiketa guztietarako baliagarria.
  • METACON647
    Klororik gabeko olioa, altzairuen, burdinurtuaren, aluminioaren eta metal ez-ferrosoen mekanizazio eta konformaziorako. Ester sintetikoak ditu, sugar-puntu altukoak, erreminten higadura nabarmen txikiagotzen dutenak.
  • METACON655
    Klororik gabeko ebaketa-olioa. EP gehigarriak ditu, erreminten bizi-zikloa luzatzeko. Metalen inhibitzaileak ditu, material mota eta mekanizazio-eragiketa guztietarako. Oso portaera ona du aparrarekin, eta oso gutxi lurruntzen da, sugar-puntu altua baitu.
  • METACONSAL
    Klororik gabeko olioa, oso lubrifikazio txikiko prozesuetan (MQL) erabiltzeko, aluminioen eta metal ez-ferrosoen mekanizazioan.
  • METACON633
    Ebaketa-olioa, klororik eta metal astunik gabea, aluminioaren eta aleazio handiko eta oso handiko altzairuen mekanizaziorako. Mekanizazio-eragiketa guztietarako baliagarria.
  • METACON649
    Klororik gabeko olioa, abiadura handiko artezketarako. Hidrokarburo sinterizatuetan (HC teknologia) oinarritua, lurrunketa eta kontsumoa txikitzen dituzten gehigarri polarrak ditu. Altzairu lasterreko (HSS) eta metal gogorreko (HM) erremintak artezteko bereziki gomendatua.
  • METACON664.11
    Likatasun txikiko olioa, klororik gabea, errendimendu handiko eta ebaketa-abiadura handiko artezetarako, bereziki altzairu lasterrean (HSS).
  • METACONSST
    Klororik gabeko olioa, oso lubrifikazio txikiko prozesuetan (MQL) erabiltzeko, altzairuen, haien aleazioen eta zenbait burdinurtu motaren mekanizazioan.