Innova C gasolioa berokuntzarako azken belaunaldiko erregai bat da. Bere formulazio esklusiboari esker, galdaren prestazioak hobetu eta balio-bizitza luzatzen du. Elikatze-sistema, erregailuak eta iragazkia garbi mantentzen ditu, eta aldi berean, korrosioa sortzea eta inkrustazioak eratzea galarazten du.
Portaera hobea hotzarekiko
Teknologia aurreratuko formulak gasolioa izoztea eragozten du, eta galdarak ezin hobeto funtzionatuko duela bermatzen du, baita hotz-baldintzarik muturrekoenetan ere. Eta gas-erregaiak ez bezala, askoz seguruagoa da, haren sugar-puntua 60 ºC-tik gorakoa baita. Horrez gain, galdararen errendimendurik onena lortzeko bereziki diseinatutako formula bat duenez, hodietan eta iragazkian arazorik egoteko arriskua txikiagotu egiten da.
Ekonomikoagoa eta ekologikoagoa
Innova C gasolioa, instalazioen mantentze-kostuak gutxitzeaz gain, galdararen errendimendua optimizatzeko bereziki formulatuta dago, eta horren ondorioetako bat erregai-kontsumoa nabarmen txikitzea da. Orobat, gure gasolio guztietan bezala, haren formulazioak aparra eratzea eragozten du, eta hori dela eta, tangaren edukiera ahalik ondoen aprobetxa daiteke. Eta ingurumenarentzat bereziki mesedegarria den zerbait ere lortu dugu: sufre-mailak oso txikiak izatea. Horri esker, isuri kutsatzaileak izugarri gutxitu dira.