Innova 98 azken belaunaldiko gasolina da, eraginkorragoa eta garbiagoa, eta erabilera-probarik zorrotzenak gainditu ditu.
Motorraren errendimendua optimizatzeaz gainera, Innova 98 gasolinak hobeto garbitzen du motorra, eta haren balio-bizitza luzatu egiten du; alegia, mantentze-kostuak nabarmen merkatzen dira. Gasolina horren osagaiek injektore, balbula eta zilindroak garbitzen dituzte. Beraz, marruskadura txikitu eta errekuntza hobetu egiten du, eta hori dela eta, kilometro gehiago egiten dira erregai litro bakoitzeko.
Innova 98 gasolinak azelerazioarekiko erantzun hobea ematen du, bereziki gama handiko motorretan. Eta erantzun hori alderantziz proportzionala da ingurumen-kutsadurarekiko. Sufre-kantitate oso txikia du, eta horri esker, merkatuko gasolinarik garbienetakoa da.