Gure AVIA markaren pean jartzeko eredu desberdin bat proposatzen dizugu . Jabe zaren aldetik, aukera eskaintzen dizugu zure zerbitzugunea nazioarteko ospea duen sare batean sartzeko, zure enpresaren kontrol eta kudeaketari eutsita.
Zergatik bihurtu AVIAren banderapeko zerbitzugune?
Hona hemen AVIAren banderapean jartzeak lehiarako dituen abantailetako batzuk.
Banderapetze-kontratuaZerbitzuguneetako enpresaburu batzuek sortu eta kudeatutako enpresa bat gara, zeinek sektorea ezagutzen baitute eta interes berak baitituzte. AVIA merkatuaren errealitatera egokitzen da, eta haren banderapetze-kontratua ere bai.
Jabeak libreki erabakitzen du erregaiaren prezioaJabe bakoitzak bere merkataritza-politika aplikatzen du, bere irizpideen arabera, Esergui horretan ezertarako sartu gabe.
Gure banderapekoek berritu egiten duteBanderapetze-kopuruak, Espainiako ia autonomia-erkidego guztietara hedatzeak eta kontratuen berritze-tasa handiak (% 90 baino gehiago) frogatzen dute AVIAren formulak funtzionatzen duela.
Sare-kudeatzaile bat esleituko dizuguGarrantzi handia ematen diogu gertutasunari; horregatik, gure banderapekoen eskura jartzen dugu sare-kudeatzaile bat, behar duten guztian aholkularitza izan dezaten.
Kalitaterik oneneko produktuakGure Innova produktu-sorta kalitate onena nahi duten milaka bezerok aukeratutako marka da. Teknologia aurreratuko erregaiak dira, gasolina- eta diesel-motorretan errendimendurik onena lortzeko sortuak.
AVIA Kluba: 350.000 bezero fidelizatu baino gehiagoAVIA Kluba doako fidelizatze-programa bat da, eta, haren bidez, gure bezeroek deskontu handiak izango dituzte erregaietan eta dendako produktuetan, eta, gainera, neurrira egindako sustapenez eta AVIArekin lotutako enpresa handien abantailez balia daitezke. Klubak kontsumoa areagotzen du eta sareko bezeroentzako dei-efektu onuragarria dakar.
AVIA Klubeko bazkideentzako sustapenakAVIA Kluba abantailaz beteta dago. Klubaren oinarrizko abantailez gain, urtean hainbat opari-kanpaina egiten ditugu zerbitzuguneetan, bezeroak erakartzeko eta fidelizatzeko.
Premium baldintzak erreferentziazko hornitzaileekinHornitzaile askorekin lan egiten dugu, eta AVIA banderapeko izateagatik baldintza onuragarriagoak lortzen dira hala.
Bikaintasunera iristeko prestakuntzaGure prestakuntza-programek lantaldearen kudeaketa-prozesuak eta gaitasun profesionalak etengabe hobetzen laguntzen dute. Era berean, araudiaren eta lege-berrikuntzen berri izaten laguntzen dizugu.
Kudeaketa-programa propioaZerbitzu bat eskaintzen dugu gure Banderapekoen Sarea libre egoteko prebentzioarekin, segurtasunarekin eta administrazio-eskakizunekin zerikusia duten gaien kudeaketatik, denbora gehiago izateko benetan
Zibersegurtasunari buruzko aholkularitza eta oinarrizko zerbitzuaEnpresek tresnak eta zerbitzuak izan behar ditugu erabiltzen dugun informazioa eta gure negozio-prozesuak eraso maltzurretatik babesteko. Horregatik, AVIAn zibersegurtasuneko pakete bat eskaintzen dugu, gure banderapekoak arriskuaz behar bezala informatuta egon daitezen.