Innova GNL (gas natural likidotua) erregai alternatibo paregabea da garraio astunerako; izan ere, likidotuta dagoenez, autonomia handiagoa du. Gainera, oso erregai merkea da, ingurumena errespetatzen du eta gidatze-kalitate handia du.
Gas natural likidotua likido-egoeran garraiatzeko prozesatutako gas naturala da. Autonomia handia ematen duenez, kamioietan erabiltzen da.
Hauek ditu abantaila nagusi:
- Batez beste, %50 merkeagoa da gasolina baino.
- Ibilgailuaren mantentze-kostua txikitzen du, zenbait elementuren (bujiak, ihes-sistema, karburagailua, lubrifikatzailea, etab.) balio-bizitza luzatzen baitu.
- Errekuntza garbia du, eta ez du ez errautsik ez partikula solidorik isurtzen atmosferara.
- Nitrogeno oxido (NOx), karbono monoxido (CO), karbono dioxido (CO2) eta hidrokarburo erreaktibo gutxiago isurtzen ditu, eta ia ez du sufre dioxidorik (SO2) sortzen. Horrenbestez, berotegi-efektuaren eta euri azidoaren aurka egiten laguntzen du.
- Sistema segurua da. Ibilgailuan ihesik gertatuko balitz, gas naturala atmosferan sakabanatuko litzateke, airea baino arinagoa baita.