Beste produktu batzuk

Hidraulikoak

Gure oinarri mineraleko olio hidraulikoak oso finduak eta zahartzearekiko erresistenteak. Gainera, BOSCH REXROTHen homologazioa dute. H1 homologazioa (elikagaien kalitatea) duten produktuak ere eskaintzen ditugu.

AVIA SYNTOFLUID PE-B 

Oinarri sintetikoko olio hau olio hidraulikoen kontzeptu berritzailea da, eta haren erabilera oso positiboa da iraunkortasunaren ikuspegitik. Produktu hau hidrokarburo sintetikoetan (PAO) dago oinarrituta. Erabili gabeko potentzia-erreserbak erabiltzen ditu, eta olio biodegradagarriak behar diren esparruetan erabil daiteke.

Engranaje eta ardatzetarako

AVIAren RSX-F sortak eraginkortasun maila aparta du ardatz eta engranaje mota guztietan. Beharrezko aplikazio-ezaugarrien arabera, olio mineralak edo sintetikoak eskaintzen ditugu. Produktu sortak FLENDERen homologazioa du.

Gidak

AVILUB GLEITOEL CGLP giden olioek olio disolbagarrietatik bereizteko ahalmen handia dute, baita anti-stick slip propietate handia ere. Ahalmen itsasgarri handia du, eta horri esker, gida horizontal eta bertikaletan erabil daiteke.

Gehigarriak

Gehigarri kopuru handia dugu, gure bezeroen behar guztiak betetzeko: desinfektatzaileak, bakterizidak, apar-kontrakoak, pHa handitzen dutenak, korrosioaren inhibitzaileak eta abar luze bat.

Osagarriak

AVIAn, lubrifikatzaileen inguruko osagarri sorta osoarekin egiten dugu lan, eta gure katalogo handian, lubrifikatzaileekin lotutako edozein arazoren konponbidea dago. Besteak beste, emultsioak egiteko nahasgailu automatikoak, fluidoak ateratzeko ponpa pneumatikoak, olio-bereizgailuak eta iragazpen-makinak ditugu eskaintzan.