AVIA Innova GNC (gas natural konprimitua) ezin hobea da garraio arinarentzat erregai alternatibo gisa, merkeagoa delako, ingurumena errespetatzen duelako eta gidatze-kalitate handia ematen duelako.
Gas natural konprimitua presio handian –eskuarki- 200-250 Bar-etan, herrialde bakoitzeko arautegiaren arabera– biltegiratutako gas naturala da.
Ingurumen-abantaila asko dituenez, kutsadura-maila handia duten hirietan erabiltzen da. Autobus, merkataritza-ibilgailu eta taxietan (garraio publiko partikularra) erabiltzen da, gehienbat.
Hauek ditu abantaila nagusi:
- Batez beste, %50 merkeagoa da gasolina baino.
- Ibilgailuaren mantentze-kostua txikitzen du, zenbait elementuren (bujiak, ihes-sistema, karburagailua, lubrifikatzailea, etab.) balio-bizitza luzatzen baitu.
- Errekuntza garbia du, eta ez du ez errautsik ez partikula solidorik isurtzen atmosferara.
- Nitrogeno oxido (NOx), karbono monoxido (CO), karbono dioxido (CO2) eta hidrokarburo erreaktibo gutxiago isurtzen ditu, eta ia ez du sufre dioxidorik (SO2) sortzen. Horrenbestez, berotegi-efektuaren eta euri azidoaren aurka egiten laguntzen du.
- Sistema segurua da. Ibilgailuan ihesik gertatuko balitz, gas naturala atmosferan sakabanatuko litzateke, airea baino arinagoa baita.
- Gasolioa baino merkeagoa da.
- Ibilgailuaren mantentze-kostua txikitzen du.
- Errekuntza garbia du.