Innova HVO Diesel % 100 berriztagarria

Egin bat etorkizun garbiago eta jasangarriago bateranzko eraldaketarekin, Innova HVO Diesel % 100 berriztagarriari esker.

Innova HVO Diesel % 100 berriztagarria erregai likido ekologiko bat da, landare-olioen eta hondakinen hidrogenazioaren bidez egina. 

Bioerregai iraultzaile hau berehalako konponbidea da klima-aldaketaren aurkako borrokan. Zuzenean erabil daiteke diesel ibilgailuetan –eta beste aplikazio industrial batzuetan–, motorretan aldaketarik egin beharrik gabe, kalitate-estandar eta espezifikazio tekniko guztiak betetzen dituelako. 

Abantaila nagusiak

Guztiz bateragarria da: Diesel tradizionala ordezten du, motorra aldatu beharrik gabe. Bere osaera kimikoa ohiko dieselaren ia berdina da.

CO2 isuriak % 90ean murrizten ditu: Hondakin-jatorria duenez, % 90 arte murrizten ditu isuriak bere bizi-ziklo osoan, ekoizten denetik kontsumitzen den arte.

Garraioa deskarbonizatzen du: Nabarmen laguntzen du gehien kutsatzen duten sektoreen isuriak murrizten.

Ekonomia zirkularra bultzatzen du: Aprobetxatu egiten ditu nekazaritzako eta etxeko hondakinak, berriro balioa emanez eta jasangarritasuna sustatuz.

Erregai fosilekiko mendekotasuna txikitzen du: Petrolioaren mendeko eskualdeetan, indartu egiten du energia-horniduraren segurtasuna, energia-independentzia handiagoa sustatuz

  • Guztiz bateragarria da
  • CO2 isuriak % 90ean murrizten ditu
  • Garraioa deskarbonizatzen du
  • Ekonomia zirkularra bultzatzen du
  • Erregai fosilekiko mendekotasuna txikitzen du