Ohiko deformazio-, estanpazio- eta trakzio-prozesu guztietan erabiltzeko bereziki eginak. Material guztiekin erabil daitezke: metal ez-ferrosoekin, aluminioarekin, aleazio handiko altzairuekin, etab.
Oro har, klororik gabeko produktuak dira, eta gehigarri egokiekin, behar guztiak bete ditzakete: elektronikarako xaflen doitasun-ebaketa, hotzeko konformaziorik nekezena…
Konformazio-olioak, disolbatzaileekin nahiz disolbatzailerik gabe, piezaren kalitatea handitzeko eta erreminten balio-bizitza luzatzeko bereziki garatuta daude.
METAPRESS olioak gure bezeroen beharren neurrira ere egiten ditugu:
- Lurrungarriak eta lurrunezinak
- Xaflaren lodieraren araberakoak
- Lubrifikazio-sistemaren araberakoak
- Materialaren araberakoak
- Makinaren araberakoak
- Prozesuaren araberakoak