Txirbil-harroketarekin, uretan disolbagarriak

Gure lubrifikatzaile hozgarriak, uretan disolbagarriak, metal ez-ferrosoen, aluminioaren eta aleazio handiko altzairuen produkzio mekanikorako erabiltzeko garatu dira. Disoluzio horiek pH egonkorra dute, eta mikrobakterio-infekzioen aurka babestuta daude.

Gehigarri egokiak erabiliz, aparra eratzeko joera txikitu, ihes-olioak xurgatu eta erreminten iraupena handitu egiten da mekanizazio-prozesuan.

  • METACOOLBBB
    Klororik, bororik, aminarik eta formaldehidorik gabea. Aluminioaren, altzairuaren eta metal ez-ferrosoen mekanizaziorako bereziki gomendatua. Metalen inhibitzailearekin.
  • METACOOLSEH
    Klororik eta bigarren mailako aminarik gabea. Burdinurtu gris eta nodularraren, aluminioaren, brontzearen, altzairuen, herdoilgaitzen eta antzeko materialen mekanizazio ertain eta zaileko eragiketak egiteko.
  • METACOOLAFS-COB
    Lubrifikatzaile hozgarri sintetikoa, kobaltoaren inhibitzailearekin, metal gogorreko ebaketa-erremintak artezteko eta zorrozteko bereziki gomendatua.
  • METACOOLAFE
    Klororik, bororik, aminarik eta formaldehidorik gabea. Aluminio aeronautikoen, titanioaren, Inconelen eta beste material exotikoen mekanizaziorako gomendatua.
  • METACOOLRSK
    Lubrifikatzaile hozgarri sintetikoa, klororik gabea, altzairu mota guztien artezketarako bereziki gomendatua.