Innova GLPk (petrolio-gas likidotua) bere kategoriako kalitate-estandarrik handiena du. Beste ohiko erregai batzuk baino merkeagoa da, eta ingurumenarekiko eraginkorragoa.
Gaur egun, petrolio-gas likidotua da erregai alternatiborik erabiliena munduan; hain zuzen, 21 milioi ibilgailuk baino gehiagok erabiltzen dute, eta haietatik 8 milioi Europan daude. Turismo, furgoneta, autobus, orga jasotzaile, kart edo laketontzien eztanda-motorretan erabiltzeko bereziki egina da.
Hauek dira petrolio-gas likidotuaren abantailak:
- CO2 isuri txikiak (diesel-motorreko ibilgailuen parekoak, eta %10,9 txikiagoak gasolina-motorrenak baino).
- Hirietako kutsadura txikiagotzen du: gasolioarekin alderatuta, petrolio-gas likidotuaren NOx isuriak %68 txikiagoak dira, eta partikulenak, %99 txikiagoak. Eta Airearen Kalitateari buruzko Zuzentarauak betetzen laguntzeaz gain, zarata-mailak erdira txikitzen ditu.
- Beste erregai batzuk baino merkeagoa da: petrolio-gas likidotuaren prezioa baxuagoa denez, erregai hori erabiltzean aurrezten den diruarekin inbertsio-kostua zentzuzko epeetan berreskura daiteke; gutxi gorabehera, 50.000 km-an.