Gurekin lan egin

Datuak babesteko araudian xedatutakoarekin bat, jakinarazten dizugu hautaketa-prozesuan emango dituzun datu pertsonalak zure interesekoak diren egungo hautaketa-prozesuetan izan dezakezun parte-hartzea kudeatzeko erabiliko dituela AVIA Taldeak (*).Era berean, jakinarazten dizugu AVIA Taldeak erabaki dezakeela osorik bete gabeko eskabideak ez izapidetzea. 

Zuk emandako datuak beharrezkoak dira AVIA Taldeko langileak hautatzeko prozesuak kudeatu eta izapidetzeko; hala, datu horiek ematen ez badira ezinezkoa izango da hautaketa-prozesuak kudeatzea. Beraz, kontratu-aurreko neurriak gauzatzea da datuen tratamenduaren funtsa. 

AVIA Taldeari emandako datu pertsonalak egiazkoak direla bermatzen duzu. Era berean, aldizka, AVIA Taldeak zure datu pertsonalak berrikusi eta eguneratzeko eska diezazuke. Partaide zaren edo izan zaitezkeen hautaketa-prozesuak izapidetzeko beharrezkoa den epean gordeko dira zure datuak. 

Dena den, eskubidea duzu zure datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta aurka egiteko, eta baita eramateko ere, eta datuok ez daitezen egon erabaki automatizatuen mende; horretarako, egoki deritzozunean AVIA Taldearekin harremanetan jar zaitezke posta elektroniko bidez rgpd@aviaenergias.es helbidean. Datuen babeserako arduradunarekin harremanetan jarri nahi baduzu, erabili helbide elektroniko hau:  DPO@aviaenergias.es. Azkenik, beharrezkoa dela uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakezu (Jorge Juan kalea, 6, 28001, Madril), zure eskubideak babestuak izan daitezen.

 (*) AVIA Taldeko sozietateek. Zure hautagaitza aztertzeko xedearekin, datu pertsonalen erantzunkide dira AVIA Taldeko honako enpresa hauek:

  • ESERGUI SA: Zuatzu Enpresa Parkea, Ulia eraikina, 1. solairua, 14 zk., 20018, Donostia (Gipuzkoa)
  • ESERGUI DISTESER SL: Punta Ceballos zabaldegia, zk.g., Zierbena (Bizkaia)
  • ADENOR ENERGY, S.A.U., Explanada Punta Ceballos s/n, Zierbena (Bizkaia)
  • PUNTO AZUL ENERGY, S.L.U., Explanada Punta Ceballos s/n, Zierbena (Bizkaia)

 

Gure taldeko kide izan nahi baduzu, erantsi zure curriculuma jarraian topatuko duzun botoiari sakatuz.

Fitxategiak 2 MB baino txikiagoak izan behar dira.
Baimendutako fitxategi motak: pdf doc docx rar zip.