Jakin ezazu zure eskaeraren bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak eskuz nahiz modu automatizatuan tratatuko dituela ESERGUIk, jarraian azalduko ditugun helburuetarako.
Datuak jasotzen ditugunean berariaz aurkakoa adierazi ezean, nahitaez ematekoak izango dira eskatuko ditugun datu pertsonal guztiak; izan ere, funtsezkoak dira konpainiak merkaturatzen dituen produktu eta zerbitzuak eskaintzeko eta AVIAren inguruko guztiaz informatzeko. Datuak ematen ez badizkiguzu, ezingo dizkizugu produktu eta zerbitzu horiek eskaini. Klausula honetan adierazitako helburuetarako soilik jasoko ditugu datu pertsonalak.
Zuk baieztatu eta bermatu egin duzu emandako datuak egiazkoak eta zehatzak direla, bat datozela zure egungo egoerarekin eta zeuri buruzkoak direla soilik, hau da, ez daukazula hirugarrenen datu pertsonal edo identifikagarririk erabiltzeko asmorik. Halaber, konpromisoa hartu duzu datuotan gertatzen diren aldaketen berri emateko, «D. Interesdunaren eskubideak» atalean finkatuta dagoen prozeduraren arabera.
A. Helburuak eta legitimazio-oinarriak
Zure datu pertsonalak tratatzeko helburuak, eta tratamendua legitimatzen duten oinarriak azalduko ditugu jarraian:
- Kontratu aurreko neurriak aplikatzea
- Zure informazio-eskaerari erantzutea; horretarako, ezinbestekoa izango da zure nortasuna egiaztatzea.
- Zuk emandako baimena
- Baimena ematen baduzu, edozein bitarteko (elektronikoak ere bai) erabiliz merkataritzako edo publizitateko komunikazioak bidaltzea, ESERGUI sozietatearen produktu eta zerbitzuei eta AVIAri buruzko informazioa emateko.
- Baimena ematen baduzu, zure datuak AVIA taldeko konpainiei ematea, edozein bitarteko (elektronikoak ere bai) erabiliz kontzesiodunen produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko.
B. Datuen hartzaileak
ESERGUIk aukera izango du AVIA Taldeko enpresei zure datu pertsonalen berri emateko, edozein bitarteko (elektronikoak ere bai) erabiliz zure beharretarako egokienak diren produktu eta zerbitzuei buruzko sustapen eta deskontuez informa zaitzaten, eta, horretarako, profilak sortu ahal izango dituzte. Enpresa horien izenak eta helbideak hemen kontsultatu ahal izango dituzu: www.aviaenergias.es/eu/pribatutasun-politika.
Bestalde, ESERGUIk hirugarren zerbitzu-hornitzaile batzuk ditu. Horiek zure datu pertsonaletan sartzeko eta ESERGUIren izenean eta horren kontura datuok tratatzeko aukera dute, zerbitzuak ematearen ondorioz.
Datuak babesteko betebeharrak betetzearren, ESERGUIk irizpide zorrotzak erabiltzen ditu zerbitzu-hornitzaileak hautatzeko, eta konpromisoa du datuen tratamenduari buruzko kontratua sinatzeko haiekin. Kontratu horretan, betebehar hauek ezarriko dizkie besteak beste: neurri egokiak hartzea, teknikoak eta antolaketakoak; datu pertsonalak hitzartutako helburuetarako erabiltzea, ESERGUIren jarraibide dokumentatuen arabera; eta zerbitzuen eskaintza amaitutakoan datuok ezabatzea edo ESERGUIri itzultzea.
C. Zure datu pertsonalak gordetzea
Zure eta ESERGUIren arteko harremanak iraun bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak. Harremana amaitutakoan, datu pertsonalok ezabatuko egingo ditugu, aldeen arteko betebehar guztiak kudeatu eta burutzeko ekintza guztiak gauzatu ondoren. Aldi horretan, beharrezko administrazio-izapide guztiak bideratuko dira.
Aurrekoa gorabehera, zure datuak egoki blokeatuta gordeko dira, baldintza hauen exekuzioan erantzukizunak sor daitezkeen bitartean, eta ESERGUIk dituen beste legezko betebehar batzuk betetzeko. Kasu horietan, ESERGUIk ziurtatzen du datuok ez dituela tratatuko, baldin eta beharrezkoa ez bada erreklamazioak formulatu, gauzatu edo defenditzeko, edota administrazio publikoek, epaileek eta auzitegiek datuok emateko eskatzen ez badiote, legezko eskubideen edo betebeharren preskripzio-epean.
D. Interesdunaren eskubideak
Egintza honetan aurreikusitako kasuetan emandako baimenak edozein unetan baliogabetu ditzakezu, eskatze hutsarekin. Jakizu, indarrean den legediaren arabera eskubidea duzula sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko, bai eta ezabatzeko, tratamendua mugatzeko eta datuak eramateko ere, betiere zure identitatea egiaztatzen baduzu (NANaren edo dokumentu baliokide baten kopiaren bidez). Horretarako, bi bide dituzu: mezu elektroniko bat bidaltzea ESERGUI SAren RGPD@aviaenergias.es helbidera edo, bestela, helbide honetara idaztea: Zuatzu Enpresa Parkea, Ulia eraikina, 1. solairua, 14 zk., 20018 – Donostia (Gipuzkoa).
Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri nahi baduzu, hauxe duzu helbidea:DPO@aviaenergias.es.
E. Erreklamazioak
ESERGUIk lehen aipatutako eskubideren bat ez duela bete uste baduzu, eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean erreklamazioa aurkezteko.