WWW.AVIAENERGIAS.ES WEB ORRIA ERABILTZEKO EDUKIAK ETA BALDINTZAK
1. LEGE INFORMAZIOA ETA ONARPENA
Legezko Ohar honetan bildutako edukiek eta baldintzek ESERGUI, SAk (aurrerantzean, ESERGUI) bere webgunera sartzen diren erabiltzaileen (aurrerantzean, “Erabiltzailea” edo “Erabiltzaileak”) esku jartzen dituen zerbitzuei buruz informazioa emateko eta zerbitzu horiek erabiltzeko aukera gauzatzeko www.aviaenergias.es (aurrerantzean, "Webgunea") webgunearen erabilera erregulatzen dute
ESERGUI (IFK: A20072070; helbidea: Zuatzu Enpresa Gunea, Ulia eraikina 1. solairua, 14. zk., 20018 Donostia (Gipuzkoa)) Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan –Sozietateen liburuko 505. liburukia, 24. Folioa, 7.089. orria, lehen inskripzioa– inskribatua dago. ESERGUIrekin harremanetan jarri nahi baduzu, goian adierazitako posta-helbidearen bidez edo posta elektronikoko avia@aviaenergias.es helbidearen bidez egin dezakezu.
Erabiltzaileek Webgunea erabiltzen badute Legezko Ohar honetan adierazitako baldintza guztiak onartzen dituztela esan nahi du.
Webgunearen zerbitzu-eskaintzak Erabiltzaileak Webgunera edo honen bitartez eskaintzen diren zerbitzuetako batera konektatuta dauden unera mugatuko dira. Beraz, Erabiltzaileek Webgunea erabili nahi duten bakoitzean honi lotutako Legezko Oharra arreta handiz irakurri behar dute, oharrean aurretik ohartarazi gabe aldaketak egin daitezkeelako.
Erabiltzaileentzako eskuragarri dauden Webgunearen zerbitzu batzuek baldintza partikular, araudi eta jarraibide bereziak izan ditzakete. Baldintza, araudi eta jarraibide horiek, hala badagokio, eduki eta baldintza hauek osatu eta/edo aldatzen dituzte, eta Erabiltzaileek onartu behar dituzte dagokion zerbitzua eskaintzen hasi aurretik.
Zerbitzu eta eduki horietan sartzeak eta/edo erabiltzeak adierazten du sartzeko eta/edo erabiltzeko unean ESERGUIk argitaratutako bertsioan adierazitako baldintza partikular guztiak erabat onartzen direla.
Baliteke, Webgunean sartutako zerbitzuak eskaintzen diren bitartean zerbitzu horiek eskaintzen dituen domeinuaren izena aldatzea. Beraz, Erabiltzaileek aukera hori ezagutzen eta onartzen dute. Hala gertatuz gero, dokumentu honetan finkatutakoaren arabera Erabiltzaileek onartutako betebeharrak erabat indarrean egoten jarraitzen dute.
2. EDUKIEN ETA ZERBITZUEN ERABILERA BALDINTZAK
Webgunearen eta bere edukiaren erabilera erabat boluntarioa da eta Erabiltzailearen erantzukizunpean egiten da. Webgunera sartzea doakoa da, Erabiltzaileak kontratatutako sarbide-hornitzaileak ematen duen telekomunikazio-sarearen esteka-kostua alde batera utzita.
Erabiltzaileek ezingo dute, inolaz ere, ESERGUIk edo hirugarrenek dituzten eskubideen inguruko identifikazio-datuak aldatu edo ezabatu. Erabiltzaileek edukiak kasurako Webgunean euren eskura jarritako baliabideen edo prozeduren bidez edo helburu honetarako Interneten erabili ohi diren moduan eskuratu ahal izango dituzte, betiere jabetza intelektualaren edo industria-jabetzaren urraketa eragiten ez badute, edo Webgunea eta/edo bertan eskainitako informazioa edo zerbitzuak kaltetzen ez badituzte.
Erabiltzaileek edukiak eta zerbitzuak modu arduratsuan, legearen barruan, zuzen eta zilegi erabiltzeko obligazioa dute eta, bereziki, aditzera emateko xede bakarrarekin eta zehatza izan gabe, honakoari uko egiteko konpromisoa hartzen dute: (a) edukiak eta zerbitzuak legearen, moralaren eta oro har onartutako ohitura egokien edo ordena publikoaren aurka doazen moduan eta helburuekin erabiltzeko; (b) informazioa, datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu- eta/edo irudi-artxiboak, argazkiak, grabazioak, softwarea eta, oro har, edozein material lizun, iraingarri, zakar edo delitu-ekintzak, ekintza iraingarriak, belzgarriak, bortitzak edo, oro har, legearen, moralaren eta oro har onartutako ohitura egokien edo ordena publikoaren aurkakoak transmititzeko edo hedatzeko ; (c) edukiak erreproduzitzeko, kopatzeko edo banatzeko, jendeari komunikazio publikoko edozein modalitateren bidez eduki horiek eskuratzeko, edo hauek eraldatzeko edo aldatzeko, baldin eta ez duten dagozkien eskubideen titularraren baimenik edo legeak horretarako baimena ematen ez badu; (d) ESERGUIren jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzeko; (e) Webgunearen funtzionamendurako kaltegarria izan daitekeen edo gainkarga eragin dezaketen zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko; (f) iruzurrezko transakzioak, edo edozein motatako legez kanpoko edo iruzurrezko jokabideak eragin ditzaketenak egiteko; eta (g) edozein motatako publizitate-helburuarekin, Webgunearen bidez eskuratutako zerbitzuak eta edukiak eta, bereziki, edozein motatako informazioa erabiltzeko, eta Informazio hori, bereziki, publizitatea igortzeko, zuzeneko salmentako edo beste edozein motatako helburu komertzialarekin jakinarazpenak igortzeko, eskatu ez diren mezu pertsonalizatuak edo pertsona multzo bati zuzendutako mezuak igortzeko, eta informazio hori edozein modutan komertzializatzeko edo zabaltzeko.
Legezko Ohar honen edo Webgunea erabiltzearekin lotutako legearen ondoriozko edozein obligazio ez betetzearen ondorioz, erabiltzaileek ESERGUIk jasan ditzakeen edozein motatako kalte-ordainen aurrean erantzungo dute, zuzenean edo zeharka.
3. BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNAREN BAZTERKETA
Edozein unetan eta aurretik jakinarazi gabe, arrazoi teknikoengatik, segurutasunagatik, kontrolagatik, mantentze-lanengatik, elektrizitate-horniduran egondako hutsegiteengatik edo behar bezala arrazoitutako beste edozein kausarengatik, ESERGUIk Webgunerako sarrera edo honen bitartez eskaintzen den edozein edukiren edo eduki guztien eskaintza eteteko eskubidea du.
Ondorioz, ESERGUIk ez du Webgunearen eta bere edukien fidagarritasuna, erabilgarritasuna eta jarraitutasuna bermatzen. Hortaz, Erabiltzaileek galdu-gordean erabiliko dituzte, eta zerbitzuen erabilgarritasun ezagatik edo etenaldiengatik ESERGUIk ez du inolako erantzukizunik izango.
Zerbitzuan etenak, berandutzeak, akatsak gertatzen badira, zerbitzuak oker funtzionatzen badu eta, oro har, ESERGUIren kontrolpetik kanpo dauden arrazoiengatik akatsak ematen badira, eta Erabiltzaileek iruzurrez jokatzeagatik eta/edo ezinbesteko arrazoiren batengatik webguneak oker funtzionatzen badu, ESERGUIk ez du inolako erantzukizunik izango. Kode Zibilaren 1105. artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe, baldintza orokor hauen helburuetarako ezinbesteko kontzeptuen artean ere sartuko dira ESERGUIren kontroletik kanpo gertatutako gorabehera guztiak, hala nola: hirugarrenen, zerbitzuen konpainien edo operadoreen hutsegiteak, Gobernu-ekintzak, hirugarrenak sareetan sartzeko aukera eza, agintari publikoen ekintzak edo omisioak, fenomeno natural, itzalaldi eta abarren ondorioz gertatutako beste batzuk, eta sistema informatikoaren segurtasunari hacker-en, cracker-en edo beste hirugarren batzuen erasoa. Nolanahi ere, kausa zeinahi izanda ere, ESERGUIk ez du inolako erantzukizunik onartuko zuzeneko zein zeharkako kalteengatik, ezta sortutako kalteengatik eta/edo lortu gabeko irabaziengatik ere.
ESERGUIk ez du inolako erantzukizunik izango helarazitako, zabaldutako, gordetako, eskura jarritako edo jasotako edukien edo Webgunearen bidez eskuratu diren edukien egiazkotasun, zehaztasun, sakontasun eta/edo gaurkotasun ezaren inguruan, ezta hirugarren pertsonek edo erakundeek emandako edo eskainitako edukien inguruan ere. Ahal duen neurrian, egiazkotasuneko gutxieneko bermeak beteko ez dituen eta Webgunean jasota dagoen informazioa eguneratzen eta zuzentzen saiatuko da ESERGUI. Hala ere, ez eguneratzeko edo zuzentzeko erantzukizunetik salbuetsia geratuko da, baita bertan emandako informazioengatik eta edukiengatik ere.
ESERGUI ez da Webgunean bildutako informazioaren edukiaren erantzule izango, ezta ESERGUIk berak zuzenean eman ez dituen eta Webgunean jasotzen diren iritzien, iruzkinen, ikuspuntuen edo bertan jasotako beste edozein adierazpenen erantzule ere.
Sistema informatikoetan, eta bertan gordetako dokumentuetan edo sistemetan aldaketaren bat eragin dezaketen edukietan birusak edo beste elementu kaltegarriren batek eragin ditzakeen kalte-ordainen erantzukizunetik salbuetsia egongo da ESERGUI.
ESERGUI ez da Webgunearen bidez, posta elektronikoko zerbitzuaren bidez edo beste edozein modutan Erabiltzaileek ESERGUIra igortzen duten materialaren edozein motatako edukien erantzule egingo. Hortaz, Erabiltzaileek bidalitako edukien inguruko edozein erantzukizun Erabiltzaileei beraiei egotziko zaie.
ESERGUI ez da izango erabiltzaileek jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak edo hirugarrenen beste edozein eskubideren edozein motatako arau –nazional edo internazional– urratzea ekar dezaketen Webgunearen eta Webgunean jasotako beste edozein materialen inguruan egiten duten erabileraren erantzule. Era berean, eguneratu gabeko nabigatzaileen bertsioak erabiltzeagatik edo nabigatzailearen funtzionamendu okerragatik –konfigurazio desegokia, birus informatikoak edo ESERGUIri ez dagokion beste edozein arrazoi– gerta daitezkeen segurtasuneko akatsen inguruko erantzukizunik ez du izango.
4. HIRUGARRENEKIN ESTEKAK (IRTEERAKO ESTEKAK)
Webgunerako sarbide-zerbitzuek esteketarako gailu teknikoak, portfolioak edota bilatzaileak izan ditzakete eta horien bitartez erabiltzailea beste orrialde edota webgune batzuetara pasa daiteke (aurrerantzean, “Lotutako web orriak”). Kasu horietan, ESERGUI zerbitzu mailegatzailea litzateke Informazio eta Merkataritza Elektronikoko Sozietatearen Zerbitzuen uztailaren 11ko 32/2002 Legearen 17. artikuluaren (aurrerantzean, “ISZL”) arabera. Ondorioz, ESERGUI lotutako web orrian txertatutako esteketan emandako eduki eta zerbitzuen erantzule izango da, baldin eta legez kanpokoa dela edo hirugarrenen ondasunak edo eskubideak kaltetu daitezkeela jakinda esteka behar bezain azkar desaktibatu ez badu.
Edozein kasutan, erabiltzaileek lotutako web orri batean legez kanpoko edukiak edo eduki desegokiak daudela uste badute ESERGUIrekin harremanetan jar daitezke Legezko Ohar honen lehen atalean adierazitako harremanetarako helbidean, honakoa adieraziz: (a) komunikatzailearen izena: izena, helbidea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa; (b) Lotutako web orria legez kanpokoa edo desegokia izan daitekeela adierazten duten gertakarien deskribapena; eta (c) jakinarazpenean jasotako informazioa zehatza dela aipatzen duen berariazko adierazpena. Baina jakinarazpen horrek ez du ESERGUI esteka hori kentzera derrigortzen; halaber, horrek ez du esan nahi, ISZLan xedatutakoaren arabera, komunikatzaileak adierazitako jarduerak eta/edo edukiak ezagutzen dituela.
Lotutako web orriak egoteak ez du inolaz ere esan nahi orri horien arduradun edo titularrekin akordiorik dagoenik, ezta ESERGUIk orriko adierazpen, eduki edo zerbitzuak gomendatzen, sustatzen eta identifikatzen dituenik ere.
ESERGUIk ez ditu ezagutzen Lotutako web orrien edukiak eta zerbitzua, hirugarrenentzako garatu ondoren, hirugarren hauek kudeatzen dituztelako euren Webguneak. Beraz, ez da Lotutako web orrien edukien eta/edo zerbitzuen lege urraketaren, kalitate ezaren, eguneratu ez izanaren, erabiltzeko moduan ez egotearen, akatsen edo hutsaltasunaren erantzule izango, ezta ESERGUIri zuzenean egotzi ahal ezingo zaion beste edozein kalteren erantzule ere, aipatutako ISZLaren 17. artikuluan aurreikusitakoan izan ezik. Erabiltzaileek Lotutako web orriren bat bisitatzea eta/edo erabiltzea erabakitzen badute, euren galdu-gordean egingo dute, eta birusetatik edo beste elementu kaltegarri batzuetatik babesteko behar diren neurriak hartu beharko dituzte.
5. WEBGUNERAKO ESTEKAK (SARRERAKO ESTEKAK)
Hirugarrenenek debekatuta dute euren web orrietatik Webgunerako estekak ezartzea, baldin eta ESERGUIk baimendu ez badu.
Hirugarren bati www.aviaenergias.es/www.clubavia.es esteka erabiltzeko baimena ematen bazaio, erabilera hori baimenean bertan aurreikusitako mugak eta helburuak errespetatuz egingo da. Dena dela, ESERGUIk, edozein unetan eta arrazoirik eman gabe, bere Webgunerako edozein esteka kentzeko eskatu ahal izango du. Hori egin ondoren, esteka ipini duen web orriaren arduradunak berehala ezabatu beharko du.
6. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webgunearen edukiak – testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, linkak, domeinuak, markak eta ikus-entzunezko eta soinuzko gainerako edukiak, webgunearen diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak– ESERGUIren jabetzakoak dira, eta estatuko zein nazioarteko legeriak babestutako jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen mende daude.
ESERGUIk ez du inolako erabilera-baimenik edo -lizentziarik ematen bere jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideen gainean edo Webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotutako beste edozein jabetza edo eskubideren gainean.
Guztiz debekatuta dago jabetza industrial eta intelektualeko helburu diren edozein elementu edozein motatako helbururekin –bereziki komertziala– erabiltzea, baita elementu horiek banatzea, jendeari jakinaraztea, aldatzea, eraldatzea edo deskonpilatzea ere, baldin eta haien titularrak idatziz berariazko baimena ematen ez badu.
Eskubide horietako edozein ez betetzeak xedapen hauen urraketa izan daiteke, baita Zigor Kodearen 270. eta ondorengo artikuluetan tipifikatutako delitu-ekintza ere.
7. PRIBATUTASUNEKO ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Webgunea erabiltzen duten bitartean Erabiltzaileek ematen duten edozein datu pertsonal http://www.aviaenergias.es/politica-de-privacidad helbidean jasota dagoen Pribatutasuneko gure politikaren arabera tratatuko da. Datu pertsonalak ESERGUIri eman aurretik, erabiltzaileek Pribatutasuneko Politika hori irakurri eta onartu behar dute.
8. MISZELANEA
Legez kanpokoa, baliogabea edo eskaezina den edo hala gertatzen den Legezko Ohar honetako edozein klausula edo xedapen bertatik kenduko da eta aplikaezintzat joko da legez kanpokotasun, baliogabetasun edo eskaezintasun horri dagokionean, eta aurrekoaren ahalik eta antza handien duen beste batez ordezkatuko du. Horrek ez du gainerako xedapenetan eraginik izango edo kalterik eragingo. Xedapen horiek legez kanpo, baliogabe edo eskaezina den edozein klausula edo xedapenetik at geratuko dira, eta, aitzitik, erabat indarrean egongo dira.
ESERGUIk edozein motatako bermea baztertzen du eta, beraz, aurretik aipatutako edozein puntutatik ondorioztatutako erantzukizunetik, zein dokumentu honetan jaso gabe gera daitezkeen beste alderdi batzuetatik aske geratzen da.
9. APLIKAGARRI DEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA
ESERGUIren eta Erabiltzailearen arteko erlazioan indarrean dagoen araudi espainiarra jarraituko da, eta edozein eztabaida sortuz gero, Erabiltzailearen helbideko Epaitegiek eta Auzitegiek adierazitakoa beteko da.