Antolamendu logistikoa

Merkatuan sortzen diren beharrei modu eraginkorrean erantzuteko prestaturik dago AVIA.

Hori lortzeko, 1.500.000 litro baino gehiagoko edukiera duten 20 gasolindegi ditu AVIA sareko hainbat puntutan kokaturik. Segurtasunez eta azkartasunez helburu desberdinetara iristeko gaitasuna ematen digun egitura estrategiko bat da. Leku hauetan gaude: Bilboko Portua (Bizkaia), Gamarra (Araba), Astigarraga (Gipuzkoa), Beriain (Nafarroa), Agoncillo (Errioxa), Guardo y Torquemada (Palentzia), Olot (Girona), Tarragona, Cetina (Zaragoza), Alicante, Badajoz, A Coruña, Gijón, Lérida, Lora de Estepa y Utera (Sevilla), Lepe (Huelva), Meco (Madrid) eta Molina de Segura (Murtzia).

Horrez gain, AVIAk edukiera desberdinak (32.000, 20.000, 14.000, 13.000, 12.000, 10.000, 9.000, 7.000 eta 5.000 litrotakoak) dituzten zisterna-kamioi flota moderno batez osaturiko berezko logistika bat du. Kamioi hauek kontadore bolumetrikoak dituzte. Hauek malgutasunez, erabilgarritasunez eta etxera eramate zerbitzu bizkor batez, bezeroaren beharretara egokitzeko aukera ematen digute.

Manipulaziorik minimoena eta kalitaterik onena bermatzeko, gure produktuak Zierbanako Terminaletik eskuratzen dira zuzenean. Modu honetan, kalitate irizpide eta espezifikazio zorrotzetan produktuaren bizi-zikloaren trazabilitatea bermatzeko aukera ematen digu.

Zierbanako Terminalak ISO 14001 eta EMAS ingurune-ziurtagiriak dauzka. 45.000 metro karratuko eremuarekin, sektoreko abangoardia teknologikoan aurkitzen da. 2012ko urrian bioetanol gordetzeko prestaturik dagoen depositu berri bat martxan jarri zen. Terminalaren inguruko informazio gehiago kontsulta ezazu.

24 orduko
zerbitzua

Aurkitu zurebanatzailea