Innova B Diesel-a nekazaritza- eta industria-makinentzako erregaiaren bilakaera da. Ekologikoagoa da, eta motorraren prestazioak hobetu, balio-bizitza luzatu eta kontsumoa txikiarazten du.
Milaka erabiltzailek erabiltzen dute, errendimendu eta fidagarritasun handiak dituelako; alegia, aliatu aparta da, eta bere eraginkortasuna erakutsi du herri-lanetan, nekazaritzan eta industrian.
Formulazio esklusiboa du (zetano-indize optimizatuarekin), eta gure A gasolioek –automoziorako gasolioek– dutenaren pareko kalitatea ematen dio erabiltzaileari; besteak beste, sutze-ahalmen hobea du, eta tenperatura baxuak daudenean, piztea nabarmen errazagoa da.
Fidagarritasunik handiena eta errendimendu hobea
Gehigarri bereziak ditu, lan-esfortzurik zorrotzenari energia osoarekin aurre egiteko, eta makina guztietan erabil daiteke, inolako moldaketarik gabe.
Gainera, bere formulazio esklusiboari esker, ez da hondakin kaltegarririk eratzen motorraren elikatze-sisteman, eta errendimendurik onena lortzen da.
Lanordu gehiago hornitu gabe
Innova B Diesel-ak aparrak eratzea galarazten du eta, beraz, ahalik eta ondoen aprobetxatzen da tangaren edukiera. Abantaila horiek guztiak eta motorraren erantzunaren eraginkortasuna kontuan hartuta, ahalik errendimendurik handiena ateratzen zaio lan-egunari.