Kudeaketa-zerbitzuak

AVIAn, adituak gara petrolio-sektoreko negozioak kudeatzen, operadore, banatzaile eta merkaturatzaile gisa. Esperientzia horri esker, askotariko negozio- eta lankidetza-ereduak garatu ditugu zerbitzuguneen arloan.

Jarraian, gure lankidetza-modalitateak aurkezten dizkizugu.

Zerbitzuguneen banderamendua

Gure AVIA markaren peko beste banderamendu-eredu bat eskaintzen dizugu. Zerbitzuguneen jabea zaren aldetik, zure zerbitzugunea nazioarteko sare ospetsu batean sartzeko aukera eman nahi dizugu, betiere, enpresaren kontrola eta kudeaketa galdu gabe.

Informazio gehiago

Zerbitzuguneen alokairua

Zure zerbitzugunea alokairu-erregimenean eta baldintza ezin hobeetan lagatzeko aukera ematen dizugu. Zure gasolindegia gure eragin-eremuaren barruan badago, lankidetza-akordio malguari onura ateratzeko aukera izango duzu. Akordio horrek hiru balio hauek ditu oinarri: Errentagarritasuna, Gardentasuna eta Hurbiltasuna.

Informazio gehiago

Zerbitzuguneen kudeaketa

Errendamendu-ereduaren ordezko aukera gisa, zure zerbitzugunearen kudeaketaz arduratu gaitezke. Formula horrek irtenbide bizkor, eroso eta eraginkorra ematen dizu, kualifikazio handia duen eta neurrirako modalitatea eskaini nahi dizun talde baten babesarekin.

Informazio gehiago