Ingurumenaren aldeko errespetua da gure lana gidatzen duten printzipioetako bat. Gure petrolio-gordailuen terminalak, Bilboko Portuan kokatuta dagoenak, ISO 14001 Ingurumen Kudeaketaren ziurtagiria du eta Ingurumena Kudeatzeko eta Ikuskatzeko Europar Batasuneko Sisteman (EMAS) izena emanda du.
Gure Ingurumen Adierazpena
AVIAk ingurumenarekin duen konpromiso sendoa gure Ingurumen Adierazpenean jasota dago. Dokumentu horretan, ingurumenaren alderdi garrantzitsuenen inguruan aurrera daramagun politika, kudeaketa-sistema eta ebaluazioa zehaztu ditugu.
Instalazioak eta babes-sistemak
Instalazioetan gasolioa sufrerik gabe kargatzeko lau ponpa berri jarri ditugu abian. Konposatu organiko hegazkorrak (KOH) automatikoki berreskuratzeko unitatea dugu. Horrek tangetako gasak kondentsazioaren bidez birziklatzen ditu, nitrogeno likidoa erabiliz. Tratamendu fisiko-kimikorako bereziki diseinatutako plantan, ur hidrokarburatuak arazten ditugu.
Plantako pantalanean euste-hormen sistema ere badugu. Horri esker, erregaien isuriren bat egonez gero, itsasoraino iristea galarazten da eta, horrela, errazagoa da berehala jasotzea.
Goraka doan inbertsioa
Ingurumenarekiko errespetua goraka doan inbertsioaren bidez eta esku-hartze globalaren bidez bideratzen dugu. Bioerregaiak landu eta merkaturatzen ditugu: bioetanola eta PGLa, adibidez. Gainera, biomasatik eratorritako produktuekin ere aritzen gara (pelleta, esate baterako), eta gure ekoizpen-prozesu guztiak iraunkorrak izateko arreta jartzen dugu. Kontsumo-beharrizanei erantzuten ahalegintzen gara, baina bultzadarik garbienaren bidez.