Horixe da gure ezaugarrietako bat. AVIAk DNAn darama berrikuntza: enpresa sorrarazi zuen asmotik hasita (garai hartan kontzeptu guztiz berritzailea izan baitzen) gaur egungo proiektu, produktu eta zerbitzu bakoitza garatu arte.
Horri esker, petrolio-operadoreen sektorearen abangoardian gaude.
Etengabeko hobekuntza
Prozesu guztietan ezarritako etengabeko hobekuntzan berritzaileak gara. Berritzaileak gara aukeratutako gehigarrien bidez gure erregaiak hobetzen ditugunean; berritzaileak gara eraginkortasuna eta errendimendua hobetzen ditugunean, bioerregaiak erabiltzen ditugunean...
I+G+b
Gure olio eta lubrifikatzaileak garatzeko I+G+Bn inbertitzen dugu, eta Ulmeko (Alemania) eta Lyongo (Frantzia) ekoizpen- eta ikerketa-zentroen bermea eta babes teknologikoa dugu horretarako.
Etorkizuna diseinatzen
Gure etorkizuneko zerbitzuguneak diseinatuz berritzen dugu: adimentsuak, gertukoak, auto-gestionatuak eta eko-errespetutsuak.
Erantzukizun bat dugu ingurunearekin. Horregatik gure zerbitzuguneetan energia-iturri alternatiboak eskaintzen ditugu eta isurien murriztapenean material eraginkorra erabili ere bai
Gainera bai ingurunearekin baita barruko espazioekin dagoen integrazioa erabatekoa da.
AVIA zerbitzuguneak erabat aztertuak izan dira zerbitzurik hoberena eskaintzeko. Gure bezeroak eroso eta gertuko familiar-giroan egon daitezen,
Etorkizuneko zerbitzuguneetara betidanik izan ditugun baloreak helarazi ditugulako.