Lau letrako izen horren atzean, bakar-bakarrik petrolio-operadore independenteek osatutako Europako konpainia bakarra dago.
AVIA Internazionala: marka handia
- Europako 14 herrialdetan dago
- 350 milioi europarrek aitortzen dute
- 3.000 zerbitzugune ditu
- 80 konpainia ditu bilduta
- Eta milioika bezero
AVIA Suitzan jaio zen, 1927an, enpresari independente talde batek biltzea eta petrolio-konpainia handien artean leku propioa eskuratzea erabaki zuenean. Enpresaren kontzeptu berritzailea sortu zen horrela: “bilduta indartsuagoa gara” lemapean, banan-banan konbentzitu zituzten enpresari independenteak, AVIAren ikurraren pean 3.000 gasolina-zerbitzugunetik gora bildu arte.
14 herrialdetan du presentzia
AVIA Europako 14 herrialdetan dago gaur egun, eta 3.000 gasolina-zerbitzugunetik gorako sarea eskaintzen du.
Europan gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea erabiltzen duten milioika bezerok aitortutako errealitatea da gaur egun AVIA Internazionala.
Gaur egun, Sareak Alemanian, Belgikan, Bulgarian, Espainian, Frantzian, Italian, Herbehereetan, Austrian, Polonian, Portugalen, Hungarian, Suitzan, Serbian eta Txekiar Errepublikan ditu zerbitzuguneak, eta 80 konpainiak baino gehiagok osatzen dute.
Sendotasuna eta autonomia
Gainera, gure konpainia-ereduak enpresa talde handi baten sendotasuna ez ezik, euren kudeaketa-autonomia mantentzeko aukera eskaintzen die gure bazkideei (petrolio-operadore independenteak guztiak ere).