Etorkizuneko i-gasolindegiak, eusko labelarekin
2014ko uztailaren 20a | NOTICIAS DE GIPUZKOA eta DEIA
iAVIA zerbitzugune adimenduna etorkizuneko gasolindegia da: automatikoa, telekudeatua eta iraunkorra. AVIAren proiektua ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustu bat da, eta erabiltzailearentzat onuragarria izateaz gain, bultzada emango dio sektoreari.
Hurrengo zerbitzugunea
2014ko ekainaren 25a | EL DIARIO VASCO
iAVIA proiektua: AVIAren gasolindegi adimendunak urrutiko kontrolez funtzionatzen du eta erabiltzailearekin interaktuatzen du. Haren diseinu berritzailea dela eta, erraz instalatzen da, eta industria-inguruneetan, garraio- eta ibilgailu-plataformetan eta landa-guneetan jartzeko ezin hobea da.
Aviak gasolindegi adimenduna merkaturatu du
2014ko martxoaren 30a | EL PAÍS
AVIAk gasolindegi adimenduna, iAVIA, diseinatu du sektoreko profesionalentzat. Zerbitzugune horrek autozerbitzuaren kontzeptua hobetzen du, eta inbertsio eta lur-azalera txikiagoak behar ditu ohiko gasolindegiek behar dituztenak baino.
Eserguik bost milioi euro inbertitu ditu ʻiAVIAʼ egiteko
2012ko ekainaren 22a | EUSKADINNOVA
Eserguik zerbitzugune ekologiko, iraunkor eta autosufizientea sortuko du, iAVIA markarekin. AVIAren kudeatzaileak 5 milioi euro inbertituko ditu proiektu berritzaile horretan. 2017rako 60 gasolindegi adimendun martxan egotea aurreikusten da.